Erakutsiz ikasi

Ibarratik 'Ataria'-ko erredakziora

Ataria 2016ko azaroaren 16a

'Erakutsiz ikasi' egitasmoak ez du etenik, eta 'Tolosaldeko Ataria'-ko erredakzioa etorkizuneko kazetariz betetzen da astez aste. Azken bi asteetan, Uzturpeko ikasleak izan dira.

Astea bukatzeko irteera izateko aukera dute ikasleek, Erakutsiz ikasi egitasmoari esker. Eta horrela baliatu zituzten Ibarrako Uzturpe ikastolako lehen hezkuntzako laugarren mailako bi ikasgelek. Ikasleek, TOLOSALDEKO ATARIA-ko erredakziora egin zuten bisita. Goiza ikasgelatik kanpo pasatzeko aukera ezin hobea. Baina, egunkaria eta astekaria nola egiten diren ikusteko aukera izan zuten. Erredakzioan nola lan egiten den ikastekoa, 28 herrien berri nola jaso eta lantzen den ikastekoa. Bi gela eta 60 bat ikasle, bi ostiraletan banatuta.

Gustukoena, ordea, irratian sartzea izaten dute. Zuzenean sartzen dira ikasleak taldeetan banatuta. Lehiaketan parte hartzen dute, eta bere gelakideak, irratiz beste aldetik entzuten dituzte. Galderekin edo errimekin jolas egiteko aukera izan dute, saioz saio.

Eta nola ez, beraien bisita ere, gurean albiste da. Albiste hauen bidez, eskualdeko ikastetxe gehiago ari dira animatzen, eta bata bestearen atzetik pasako dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!