Gripearen kontrako txertoa, Leaburun eta Belauntzan

Ataria 2016ko azaroaren 16a

Ibarrako anbulatorioko erizaina Leaburu-Txaramara joango da bihar, gripearen kontrako txertoa jartzera. 10:00etatik 11:00etara egongo da bertan.  

Belauntzara, berriz, hilaren 23an joango da, asteazkena, 09:00etatik 10:00etara. Txertoa hartu nahi dutenek Ibarrako anbulatoriora (943 67 24 11 telefono zenbakira) deitu behar dute ordua aldez aurretik hartzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!