Eneko Garmendia eta 'Boli' podium-etik kanpo

Ataria 2016ko azaroaren 15a

Eneko Garmendia eta Jon Goikoetxea Boli 5. eta 7. geratu ziren larunbatean, Elgoibarren, Euskal Herriko Lokotx Biltze Txapelketan.

Lehian zortzi biltzaile aritu ziren. 50 lokotx bildu behar zituzten. Frontoiaren neurria medio, azken sei lokotxak elkarren ondoan jarri zituzten federazioko kideek.

Gizonezkoetan hiru txandatan banatu zituzten parte hartzaileak. Jon Goikoetxea Boli ibartarra lehenengoan atera zen. 7 minutu eta 5 segundoko denborarekin bigarren amaitu zuen. Saio borobila egin zuen Boli-k, azken unean egindako kale bakarrarekin. Eneko Garmendia baliarraindarra bigarren txandan atera zen, eta hirugarren amaitu zuen, 6 minutu eta 52 segundorekin. Garmendiak lau kale egin zituen, eta denborak ihes egin zion.

Txapelduna Fernando Etxegarai izan zen, 6:05eko denborarekin.

SAILKAPENA

1. Fernando Etxegarai         6:05

2. Aritz Ruiz                       6:25

3. Unai Iantzi                     6:31

4. Michel Guiçou                 6:44

5. Eneko Garmendia         6:52

6. Aritz Martin                    6:52

7. Jon Goikoetxea Boli     7:05

8. Guillermo Lopez             7:15

9. Sendoa Larrea               7:22

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!