Jostailu bilketa egingo dute Aiztondon

Ataria 2016ko azaroaren 17a

Azaroaren 30ean Zizurkilen, Perot lantegia zegoen tokian bilduko dute material guztia eta handik egingo dute banaketa.

Urte bukaera gerturatzen ari da eta berarekin batera eguberriak datoz. Aiztondoko Denbora Bankuak urteroko proposamena egin du: erabiltzen ez diren jostailu, arropa, ipuin, oparitxo zein inauterietako mozorro izan daitezkeen gauzen bilketa egitea.

Alkiza, Larraul, Aduna, Zizurkil eta Asteasun  jostailuak eskatuko dituzte eta jasotako guztia Zizurkilgo Peroten bilduko dute handik banaketa egiteko.

Informazio gehiago, aiztondokodenborabankua@gmail.com helbidean.

Hauek dira hitzorduak:

-Alkizan, Juanena etxean egingo dute, azaroaren 28an, 09:00etatik 09:30ra eta 16:00etatik 17:00etara.

-Zizurkilen, Joxe Arregi plazan dauden udal bulegoetan, azaroaren 22 eta 23an, 09:00etatik 14:00etara.

-Asteasun, Lizardi etxean, azaroaren 23an, 19:30tik 20:30ra.

-Adunan, udaletxean, azaroaren 21etik 29ra, 08:30tik 17:00etara, ostiraletan (15:00ak arte)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!