Susana Davila, Suitzan txapeldun

Ataria 2016ko azaroaren 10a

Tramelako (Suitza) Nazioarteko Txapelketa irabazi du Susana Davila Sansiñenak Espainiako selekzioarekin. Villabonako Danok Danenako pultsularia Frantzia, Suitza eta Italiako pultsulariekin aritu zen lehian.

Bestalde, Basaurin Euskadiko kadete eta promesen txapelketa jokatu da. Bertan, Jon Kepa Kortajarena hirugarren geratu zen, eta Xabier Amonarriz laugarren. Euskadiko Teknika Txapelketari dagokionez, Jon Kepa Kortajarenak lehenengo egin zuen teknika proban. 15 urte azpikoan Xabier Amonarriz izan zen lehena, eta Jon Kepa Kortajarena bigarrena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!