Aurkeztu dute 20. Korrika!

Ataria 2016ko azaroaren 9a

Martxoaren 30ean hasiko da euskararen aldeko lasterketa Otxandion, eta apirilaren 9an iritsiko da Iruñera. 

'Batzuk' leloa izango du, eta 'bat' eta 'zuk' hitzak batu dituzte. Asier Amondo Korrikaren zuzendariak azadu du: "Hizkuntza, kultura, mundu 'bat' sendotzeko bidean, 'zuk' ere bat egin dezakezu, zeuretik, zeure hizkuntz aberastasuna eta kultur aniztasun unibertsala bizi ditzazun: ikasiz, erabiliz, ahalbidetuz".

Gogoratu nahi al duzu 19. Korrika? Ikusi duela bi urteko Korrikako argazki eta bideo guztiak hemen!  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!