Doinu afrikarrak Tolosaldean

Ataria 2016ko azaroaren 8a

Tolosandafro taldeak Birakabareta ikuskizuneko zati bat gorpuztu du, datorren larunbaterako. Antzerkia, zirkoa, pailazoak eta dantza afrikarrak nahasten dituen ikuskizuna da. 19:30ean izango da Topicen.

Sarrerak egunean bertan edo interneten eros daitezke, zortzi eurotan. Zikloia 2016 jaialdia ospatuko da datozen egunetan Tolosan, eta jaialdi horren barruan antolatutako ikuskizuna da. 

TOLOSALDEKO ATARIA emanaldirako bi sarrera ari da zozketatzen atarikideen artean. Har ezazu parte! 

Dantza eta perkusio ikastaroa

Azaroaren 12an eta 13an Afrikako erritmoak ikasteko aukera izango da Tolosako BOXan. Papson Syllak eta Bibiche Sambouk eskainiko dute ikastaroa. Izena emateko 600 84 04 41 telefono zenbakira deitu edo somoskawadeni@gmail.com helbidera idatzi dezakete herritarrek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!