Lau puntuko asteburua

Ataria 2016ko azaroaren 8a

Hirugarren mailako futbol taldeak lortu du garaipen bakarra; eskubaloi taldeak atseden hartu du.

Asteburua joan eta asteburua etorri, emaitza onak ez dira nahi bezala iristen eskualdeko talde nagusietara. Asteburu honetan, Hirugarren Mailako Tolosa CF-k bakarrik irabazi zuen bere partida; azkenaren aurka, etxean, 1-0. Hortik aurrera Lauburu Ibarraren berdinketa, etxetik kanpo, eta TAKE eta Euskal Ligako Tolosa CF-ren porrotak.

Azken hiru talde horien entrenatzaileek dinamikak izan dituzte hizpide. Areto futboleko ibartarrak ez daude kexatzeko. Azken bi jardunaldietan lau puntu lortu dituzte, eta azkenekoan, etxetik kanpoko lehena. Txanponaren beste aldea TAKE eta Tolosa CF dira, bolada txarrean dauden bi talde. Saskibaloi taldeak ez du oraindik garaipenik lortu, bost jardunaldi jokatu ondoren. Sailkapen nagusiaren azken postuan daude tolosarrak. Aurkariak, ordea, ez daude askoz hobeto. Beraz, garaipen bolada batek egoera erabat aldatuko luke. Euskal Ligako futbol taldea ere puntuen premian dago. Joko ona egiten dute, baina partidako une erabakigarrietan aurkariaren gola izan ohi da albiste: partida hasi eta berehala, lehen zatiaren amaieran edo bigarrenaren hasieran.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!