'Ehunmilak' lasterketan izena emateko epea ireki dute

Ataria 2016ko aza. 3a, 17:10

Ekainaren 7ra arte eman daiteke izena. Uztailaren 7an, 8an eta 9an egingo da 'Ehunmilak', 'Goierriko Bi Haundiak' eta 'Marimurumendi' proben zortzigarren edizioa. 

Aurtengo edizioan, 1.295 dortsal banatuko dituzte hiru probetan: 515 Ehunmilak proban, 515 Goierriko 2 Haundiak proban eta 265 Marimurumendi maratoian. 

Izen ematea lasterketaren webgune ofizialean soilik egin ahal izango dute parte-hartzaileek. Izen ematearen prezioa igo egin da "korrikalariei eskaintzen zaizkien zerbitzuak optimizatzeko", antolakuntzako kideek adierazi dutenez. 

 

Izen-emate data

Ehunmilak

g2h

mmm*

2016/11/03tik 2017/02/09ra

137 €

85 €

42 €

2017/02/10etik 2017/04/06ra

152 €

100 €

47 €

2017/04/07tik 2017/06/07ra

172 €

*mmm-ren kasuan, txip horia daukanak inskripzioa 2 euro gutxiago ordainduko du.

Horretaz gain, derrigorrezkoa da antolakuntzan ezarritako mediku agiriaren eredua beteta birbidaltzea, baita "atseden egoeran" egindako elektrokardiograma ere, ondorengo taulan ikusten diren epeen barruan. Gainera, aldaketak egin dituzte araudian.

Izen-emate data

Mediku agiria eta elektrokardiograma entregatzeko epe muga

2016/11/03tik 2017/02/09ra

2017/02/09

2017/02/10etik 2017/04/06ra

2017/04/06

2017/04/07tik 2017/06/07ra

2017/06/07

 

'Ehunmilak', proba gogorrenen artean

'Ehunmilak' probak zerra profila du: 168 kilometroko ibilbidea dauka eta 11.000 metroko desnibel positiboa dauka. Banaka edo hiru kideko taldeetan egin daiteke. "Goierriko 2 haundiak" probak, berriz, 88 kilometro ditu eta 6.000 metroko desnibel positiboa. 'Marimurumendi' mendi maratoiaren ibilbidea oso azkarra da, baina oso gogorra: 42 kilometroko distantzia dauka, eta 2.300 metroko desnibela. 

Antolakuntzako kideek azpimarratu dutenez, 1.500 bolondres baino gehiago arituko dira lanean lasterketan, eta babestutako bi parke natural -Aralar eta Aizkorri Aratz- gurutzatzen dituen lasterketa bakarrenetarikoa da.

Informazio gehiago dago webgunean eta Facebook eta Twitter kontuetan. Harremanetan jartzeko, ehunmilakultratrail@gmail.com helbidera idatzi edo 676180690 telefono zenbakira dei dezakete herritarrek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!