Oinkari dantza eskolakoek antolatu dute ikuskizuna. Bertako partaide diren batzuk Tolosaldeko zenbait herritan irakasle moduan aritzen dira. Herri horietako dantzariak bildu nahi izan dituzte ikuskizun berean. Besteak beste, Asteasu, Alegia, Larraul, Aduna, Lizartza eta Amasa-Villabonako dantzariak elkartu dira.