Aldarrikapena munduratzeko asmoz

Ataria 2016ko urr. 28a, 11:30

Etxerat elkarteak deituta, elkarretaratzea egin eta informazio banatuko dute datorren asteartean, abesbatza lehiaketaren harira.

Hileko azken ostirala da gaur eta, ohiko moduan, euskal preso eta iheslariak etxeratzeko elkarretaratzeak antolatu dituzte eskualdeko hainbat herritan. Ohi bezala ere, deialdia egin die herritarrei parte hartzeko kontzentrazioetan. Hilero egiten diren elkarretaratze horiei, datorren asteartean beste bat gehituko zaie, Tolosako Abesbatza Lehiaketaren sari banaketa dela eta. Pepi Gorostidi Etxerat elkarteko kideak azaldu duenez, «mundu guztitik etorriko dira abesti ederrak kantatzera, eta guk hor jarraituko dugu gure abesti tristearekin».

Leidor aretoaren kanpoaldean elkartuko dira, 10:45ean hasi eta sari banaketa ekitaldia hasten den arte. «Kultur mailan egiten den lan hori oso ederra da, baina zoritxarrez guk hemen dugu beste errealitate bat ez dena hainbeste azaltzen», esan du Gorostidik. «Lehiaketara kanpotik hainbeste jende etortzen denez, aprobetxatu nahi izaten dugu ezagutu dezaten Euskal Herriaren beste errealitatea, ezkutuan dagoena».

Beste urteetan ere egin dute Etxeratetik elkarretaratzea abesbatza lehiaketa dela-eta. Jendea joaten zaiela galdetzera azaldu du Gorostidik, eta informazioa banatzen dietela hizkuntza ezberdinetan.

Gaurko elkarretaratzeak

Aduna. 20:00.

Alegia. 19:30.

Altzo. 19:00.

Amasa-Villabona. 20:00.

Amezketa. 19:30.

Anoeta. 19:30.

Asteasu. 20:00.

Berrobi. 19:30.

Berastegi. 19:30.

Ibarra. 19:30.

Ikaztegieta. 20:00.

Irura. 19:30.

Gaztelu. 19:30.

Lizartza. 20:00.

Tolosa. 19:30.

Zizurkil. 20:00.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!