2016 udako argazki lehiaketa

Sariak sarituen eskuetara

Ataria 2016ko urriaren 27a

'Tolosaldeko Ataria'-ren argazki lehiaketako sariak eskura banatu dira, eta sariez gozatzeko moduan dira irabazleak.

Uda pasa zen, eta TOLOSALDEKO ATARIA-k eginiko argazki lehiaketan guztira 74 argazkik hartu zuten parte. Hilabete hasieran eman ziren ezagutzera irabazleak eta orain sariak banatzeko garaia da.

Epaimahaiaren saria Eneritz Urkolak irabazi du, eta NEKATUR Nekazalturismo Elkarteak emandako Opari Bonu Orlegia, hau da, bi pertsonarentzako bi gaueko egonaldia, logela eta gosariarekin edo apartamentuan saria jaso zuen Iban Lopitzen eskutik. 67 botorekin ataria.info webguneko erabiltzaileen sariduna Izarne Olano izan da. Lau pertsonarentzako otordua lortu du Hernialdeko Elketa jatetxean, eta saria Luis Aranaren eskuetatik jaso zuen.

Aurreko bi sariez gain, parte hartu duten atarikideen artean Aralar Kirola-kek emandako bi opari zozkatu dira, eta Garazi Munduate eta Marijo Lopez izan dira irabazleak. Sariak Anate Iturraldek eman zizkien hauen ordezkariei. ATARIA aipamen berezia Iñigo Lopezek lortu du, Peñiscola ur azpian argazkiarekin ATARIA material sorta eraman du etxera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!