[Aulkitik] «Motibaturik»

Mirari Arteaga 2016ko urriaren 26a

Azken asteetako ratxa txarrari amaiera emateko gogoa nabari zen. Bagenekien ez zela partida erraza izango, eta horregatik, aste osoa gogor entrenatzen pasa genuen, gure arteko umorea nagusi zela.

Larunbata iritsi zen eta gure partida aurretik jubenilak animatzera joan ginen. Leireren animoek eragina izan zuten, irabazi egin baitzuten. Ondoren, aldageletara jaitsi eta Marcelinoren gozokiek eta Imanolen txarlakindarra eman ziguten, partidan zentratuta hasteko, eta lehenengo minututik benetan egiten dakiguna erakusteko. Baina hasi bezain laster gola sartu ziguten. Ondoren, ordea, erantzuten jakin genuen. Ainhoa eta Leireri esker 2-1ekoarekin joan ginen atsedenaldira. Aldageletan, Imanolen azalpenak entzunda, gure akatsak zuzentzeko asmoz atera ginen zelaira baina ez zen gure partidarik hoberena izan, eta penalti baten ondorioz 2-2 amaitu zen partida.

Hala ere, honek ez digu borrokatzen jarraitzeko gogorik kendu behar. Alderantziz, horrelako partidetatik gure akatsak zuzentzen ikasi behar dugu. Aste honetan liderraren aurka jokatzen dugu. Horregatik, motibaturik joango gara hiru puntuen bila.

Animo neskak, lortuko dugu!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!