Odol emaileen lana goraipatuz

Ataria 2016ko urriaren 24a

Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak urteroko diploma eta domina banaketa egin du odol emaileen artean.

Odol emaileak Urnietako Oianume sagardotegian bildu ziren igandean. Dominak banatzeaz gain, bazkaria egin zuten ospakizuna borobiltzeko.

Domina eta diplomak banatu dizkiete 25, 40, 50, 60 eta 70 aldiz eman duten emaileei. Hain zuzen, 121 domina banatu dituzte aurten. Odol emaileen elkartearentzat hitzordu garrantzitsua da; izan ere, eskerrak ematen dizkiete elkartearentzat "ezinbestekoak" diren odol emaileei. 

"Odol emateak beharrezkoak dira pertsona askoren osasunerako. Edonork izan lezake beharra, baita gutxien espero duenak ere", adierazi dute elkarteko kideek. Horregatik, dei egin diete herritarrei odola eman dezaten.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!