Xabier Artolak eta Idoia Besadak irabazi dute Euskal Herriko Dantza Txapelketa

Ataria 2016ko urriaren 15a

Xabier Artola irurarrak eta Idoia Besada pasaitarrak osatutako bikoteak Irura ordezkatu du 40. Euskal Herriko Dantza Txapelketan eta garaipena ekarri dute eskualdera.

Guztira 10 bikote aritu dira fandango eta arin-arin finena biribiltzeko lehian. Txistularien doinuan dantzatu dute fandangoa eta, arin-arina, berriz, trikiti eta panderoarekin.

18:00etan hasi da txapelketa eta, urteurrenaren berezitasuna medio, Seguran egun osoko festa izan da dantzaren inguruan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!