Tolosako hiru taldeek bihar jokatuko dituzte ligako partidak, etxean

Asier Imaz 2016ko urriaren 11

Tolosaldeko talde nagusien emaitzak, eta euren entrenatzaileen erreakzioak, ligako azken jardunaldiaren inguruan.

Urriaren 12an, bihar, Euskal Ligako eta Hirugarren Mailako Tolosa CF-k eta Tolosa CF Eskubaloiak ligako partidak jokatuko dituzte. Guztiek, gainera, etxean: Berazubin eta Usabalen.


Euskal Ligakoak izango dira goiztiarrenak, 11:30ean jokatuko dute Leioako Emakumeen aurka. 12:00etan Covadonga hartuko du etxean Tolosa CF Eskubaloiak. Arratsaldean, Berazubin, Hirugarren Mailako taldearen partida jokatuko da, 16:30ean. Alaves B izango da urdinen aurkaria. Gasteiztarrak partida guztiak irabazita iritsiko dira Tolosara, lider bezala. Hala eta guztiz ere, Federazio Kopan, 3-2 emaitzarekin joan ziren Alaveseko jokalariak etxera, nahiz eta itzulerakoan haiek izan ziren garaile.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!