2016 udako argazki lehiaketa

Argazki lehiaketaren saridunak!

Ataria 2016ko urriaren 7a

Epaimahaiaren sariduna: Eneritz Urkola (Zanzibar).

Amaitu udako argazki lehiaketa, eta hemen dituzue irabazle guztien izenak eta sariak: 

74 argazkik hartu dute parte aurtengo Atariaren udako argazki lehiaketan: toki, herrialde, protagonista... ezberdinetako argazki ederrak heldu zazkigu. Eskerrik asko parte duzuen guztiei! 

Epaimahaiaren saria Eneritz Urkolak irabazi du: NEKATUR Nekazalturismo Elkarteak emandako Opari Bonu Orlegia, bi pertsonarentzako bi gaueko egonaldia, logela eta gosariarekin edo apartamentuan.

Irailaren 19an hasi genuen bozketa, eta bi astetan 736 bozka jaso ditugu. 67 botorekin ataria.info webguneko erabiltzaileen sariduna Izarne Olano izan da. Lau pertsonarentzako otordua lortu du Hernialdeko Elketa jatetxean.

Aurreko bi sariez gain, parte hartu duten atarikideen artean Aralar Kirola-ek emandako bi opari zozkatu dira. Hauek izan dira irabazleak: Garazi Munduate eta Marijo Lopez

Ataria aipamen berezia Iñigo Lopezek lortu du, Peñiscola ur azpian ere Ataria irakur daitekeelako. Atariako material sorta eramango du etxera.

Tolosaldeko Ataria jarriko da saridunekin harremanetan hurrengo egunetan. Bejondeizuela!

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!