Langabezia-tasa igo egin da Tolosaldean azken hiru hilabetean

Ataria 2016ko urriaren 6a

Langabezia pixka bat igo da Tolosaldean ekainetik irailera. 2016ko iraileko datuak kaleratu dituzte, eta eskualdeko langabezia-tasa %12,07koa da. 2.672 pertsona daude langabezian, ekainean baino 9 gehiago. 

Herri handietan, langabezia-tasa handiena

Eskualdeko herri handienetan altuagoa da langabezia-tasa. Anoetako langabezia-tasa %14,52koa da –ekainean baino 6 pertsona gehiago daude langabezian–, Amasa-Villabonakoa %13,23koa (ekainean baino sei pertsona gehiago) eta Ibarrakoa %13,22koa (ekainean baino pertsona bat gutxiago). Herri horien segidan daude Tolosa –langabezia-tasa %13,05ekoa da–, Alegia (%12,60) eta Irura (%12,33). Berrobi da salbuespena; 39 pertsona daude langabezian

Eskualdeko hamar herrik ekainean baino langabezia-tasa txikiagoa dute. Aldea, ordea, ez da nabarmena; langabe bat gutxiago dago hainbat herritan: Adunan (%5,42), Baliarrainen (%8,06), Belauntzan (%5,88), Berrobin (14,23), Elduainen (%3,67), Ibarran (%13,22) Leaburun (%10,92), Orendainen (%6,98) eta Orexan (%1,75). Tolosan, berriz, 11 pertsona gutxiago daude langabezian, eta Zizurkilen, 16 gutxiago –langabezia-tasa %11,77koa da–.

12 herritan, langabezia-tasak gora

Langabezia-tasak gora egin du, ordea, eskualdeko 12 herritan. Kasurik nabarmenenak Anoeta (%14,52), Amasa-Villabona (%13,23) eta Hernialde (%8,02) dira; sei pertsona gehiago daude langabezian. Iruran (%12,33), Altzon (%13,41) eta Asteasun (%7,95) lau pertsona gehiago daude lanik gabe, eta Ikaztegietan, hiru (%11,90). Alkizan bi pertsona gehiago daude langabezian (%8,19), eta Berastegin (%7,65), Gaztelun (%4,71), Larraulen (%6,87) eta Orexan pertsona bat (%1,75).

Gipuzkoako zazpigarren

Eskualdeko langabezia-tasa Gipuzkoak zazpigarren postuan dago (11 eskualdeko zerrendan), iraileko datuak kontuan hartuta. Aurretik ditu Urola Kosta, Goierri, Debagoiena, Donostia, Donostialdea eta Urola Erdia. Urola Kostako langabezia-tasa %9,39koa da, Tolosaldekoa baino 3,68 puntu txikiagoa.

Gipuzkoako datu orokorrei erreferentzia eginez, langabezia-tasa %11,55koa da; 39.211 herritar daude langabezian, ekainean baino 136 pertsona gehiago. 

Gipuzkoako datuak

  1. Urola Kosta: %9,39

  2. Goierri: %10,28

  3. Debagoiena: %10,46

  4. Donostia: %10,52

  5. Donostialdea: %11,59

  6. Urola erdia: %11,79

  7. Tolosaldea: %12,07

  8. Urola garaia: %12,11

  9. Oarsoaldea: %12,62

  10. Debabarrena: %13,63

  11. Bidasoaldea: %13,73  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!