Mintzalagun proiektuan izena emateko aukera zabalik

Ataria 2016ko urriaren 4a

Euskara ikasten ari eta euskaraz hitz egiteko norbait topatu nahi duen jendearentzat edo euskaldun zaharra izan eta euskara ikasi nahi duenari lagundu nahi izanez gero, proiektua jarri dute martxan Amasa-Villabonan eta Zizurkilen.

Mintzalagun proiektua abian jarri dute Zizurkil eta Amasa-Villabonako Udalek elkarlanean. Mintzakideak eta mintzalagunak behar dituzte horretarako; hau da, euskaldun zaharrak eta euskara ikasten ari direnak.

Izena eman nahi izanez gero, Zizurkilgo Udalaren bulegoetara jo daiteke, Ernio Bidea 9A, behea helbidera edo bestela 943 69 24 95 telefono zenbakira. Villabonako euskara zerbitzuan ere jaso daiteke informazio gehiago, 943 69 35 01 telefonoan.

Interesa duten pertsonen datuak jaso ostean, antzeko zaletasun eta ordutegia duten taldeak osatzen saiatuko dira, mintzakide batekin eta bi mintzalagunekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!