Eskualdeko lau zergapekok dute milioi batetik gorako zorra ogasunekin

Ataria 2016ko irailaren 30a

Milioi batetik gora zor duten 237 zergapeko identifikatu dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek. Tolosaldeari erreparatuta, lau enpresa ageri dira zerrenda horretan: Emusi SA (Irura), Gorostidi SA (Tolosa), Kortakua SL (Asteasu/Zizurkil) eta Papelera del Araxes SA (Tolosa). 

Gipuzkoako ogasunak 62 izeneko zerrenda argitaratu du eta bertan ageri dira eskualdeko enpresak: Emusi SAk guztira 2.781.183,38 euroko zor-zigorra duena; Gorostidi SAk 1.752.320,34 eurokoa, Kortakua SLk 1.401.655,22koa eta Papelera del Araxes SAk 5.928.685,79 eurokoa. 

Guztira beraz, eskualdeko enpresek 11.853.844,7 euroko zorra osatzen dute.

Zerrenda hori osatzen duten enpresa eta norbanakoen izenak hiru hilabetez izango dira publiko eta ondoren webguneetatik ezabatuko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!