Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Hauteskunde eguna, normaltasunez

Ataria 2016ko irailaren 25a

Irudian, Anoetako hauteslekua, 16:00etan.

Estefania Beltran de Herediak segurtasun sailburuak azpimarratu du normaltasun osoz hasi dela Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen eguna. 20:00ak arte egongo dira irekita hauteslekuak.

12:00etan argitaratu dituzte parte-hartzearen datuak. Eguerdirako, hautesleen %15,4k eman du botoa, duela lau urte baino %0,6 gehiagok.

Lurralde bakoitza kontuan hartuz gero, Gipuzkoan izan da parte hartze handiena; %17,5raino heldu da —duela lau urte baino %1,1 gehiago–. Bizkaian ere hazi egin da bozkatu dutenen kopurua —%0,6 handiagoa izan da— eta %14,5eraino heldu da. Araban, ordea, behera egin du parte hartzeak, eta %13,9koa izan da –duela lau urte baino %0,3 txikiagoa–.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!