Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Jarraitu hauteskunde emaitzak 'ataria.info'-n

Ataria 2016ko irailaren 23a

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen emaitzak jaso ahala argitaratuko dira webgunean, igandean.

TOLOSALDEKO ATARIA-k igandean lan berezia egingo du, Tolosaldean, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeek ematen dutenaren berri emateko.

Zortzietan herri guztietako hautetsontziak itxi eta kontaketak bukatu bezain pronto herriz herriko emaitzen berri ematen hasiko da ataria.info. Irailaren 25ak ematen duena webgunean jasoko da, eta sare sozial bidez ere zabalduko dira emaitzak. Duela lau urteko emaitzekin ere alderatu ahal izango dira igandeko emaitzak. Egunean bertan, alderdi politikoen erreakzioak eta balorazioak ere bilduko dira.

Honez gain, hauteskunde kanpainak eman duena jaso da web orriko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak atal berezian, eta baita alderdi bakoitzeko ordezkariei egin zaizkien elkarrizketak ere. Astearteko ohiko egunkarian, berriz, herriz herriko emaitzen berri emango da, eta hauei, alderdi bakoitzeko ordezkarien balorazioak ere gehituko zaizkie. 

SOLASALDI POLITIKOAK, 'ATARIA' IRRATIAN

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango direla eta eskualdeko ordezkari politikoak bildu ditugu mahaiaren bueltan. Eneko Maioz (EH Bildu), Begoña Tolosa (EAJ), Peio Atxukarro (PP) eta Iñigo Cabieces (Elkarrekin Podemos) gonbidatu ditugu eta euren alderdietako programetan dutenaz eztabaidatu dute.

Astelehenean emaitzak errepasatu eta alderdi bakoitzeko ordezkariak izango dira lehen balantzea egiteko.

Asteartean, berriz, solasaldi berezia eskainiko du ATARIA irratiak hauteskundeen ondorena aztertzeko. Hala, emaitzen irakurketa sakonagoa egingo dute Garbiñe Biurrun, Maddi Sarasola eta Juan Ignazio Hartsuagak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!