Euskara ikasteko ikastaroak antolatu dituzte Anoetako eta Irurako udalek

Ataria 2016ko irailaren 19a

Euskara maila ezberdina duten herritarrentzako ikastaroak eskainiko dituzte Anoetako eta Irurako Udalek. Matrikulatzeko epea irekita dago irailaren 26ra arte. 

A1-A2 maila dutenentzako ikastaroa eskainiko dute Anoetako liburutegian, 9:15etatik 11:15etara, astean hiru egunez. B1 maila duten herritarrek, berriz, Irurako Kultur Etxean izango dute aukera, 9:30etatik 11:30etara, astean hiru egunez. Bi ikastaro horien prezioa 350 eurokoa da. 

Hasierako maila dutenentzat ikastaro berezia antolatu dute; oraindik ez dituzte tokia eta ordutegia zehaztu. Ikastaro horren prezioa 60 euro da. Ikastaroetan izena emateko aukera dago Anoetako edo Irurako udaletxeetan, irailaren 26ra arte. 

Udalek jakinarazi dutenez, diru-laguntzak ematen dituzte euskara ikasteko. Informazio gehiago nahi izanez gero, udaletxera joan daitezke herritarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!