Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

"Bizi kalitatea eta lehiakortasuna bermatu nahi dugu baserriguneetako udalerrietan"

Ataria 2016ko irailaren 13a

EAJk proposatu du banda zabala eta ultraazkarra eramatea udalerririk txikienetako enpresa eta nekazaritzako ustiategietaraino.

Joseba Egibar eta Arantxa Tapia EAJren Gipuzkoako hautagaiak Albiztur, Errezil, Bidania-Goiatz, Aia, Belauntza, Amezketa eta Abaltzisketan izan dira, bertako enpresak bisitatzen. Azaldu dute lurralde oreka eta landa garapena babesten dituztela eta kohesio ekonomiko eta sozialaren alde egiten dutela.

Adierazi dute aukera berdintasuna beharrezkoa dela, eta proposatu dute banda zabaleko satbidea ezartzea baserrigune eta itsasbazterreko gune guztietan, garapen ekonomikorako eta bizi kalitaterako ardatz gisa, "Europako 2020 Agenda Digitalaren helburuekin bat eginez".

"Gakoa da udalerri txikietan bizi direnek bertan jarraitzeko baldintzak sortzea", EAJren arabera. Horretarako, EAJk garrantzitsutzat jo du landa izaera handieneko inguruneak dinamizatzea eta bertan enplegua sortzen lagunduko duten ekoizpen ekonomiarako ahalmena sustatzea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!