Etorri berrientzat AISA ikastaroak eskainiko diituzte, goizez edo arratsaldez, astean hiru egunetan. Oinarrizko ikastaroak eskainiko dituzte astelehenetik ostegunera, 9:30etik 11:30era, eta 1. eta 2. hizkuntza-eskakizuna lortzeko ikastaroak izango dira astean hiru egunetan, 9:30etik 12:00etara. Autoikaskuntza ikastaroak ere antolatuko dituzte edozein mailako ikasleentzat. Guztira 60 orduko ikastaroak izango dira.
Informazio gehiago edo ikastaroetan izena eman nahi izanez gero, Villabonako eta Zizurkilgo Euskara Zerbitzuetara joan daitezke herritarrak, edo 943693501 (Villabona) edo 943692495 (Zizurkil) telefonoetara deitu daiteke, 9:00etatik 14:00ak arte.
Dokumentu honetan duzue ikastaroen inguruko informazio gehiago.