Haur, gazte eta helduentzat 2016-2017 ikasturterako eskaintza

Ataria 2016ko irailaren 8a

Aduna, Alkiza eta Larraulgo herrietan antolatu ditu jarduerak Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak.

Urrian hasi eta ekaina bitartean gauzatuko dira jarduera gehienak hiru herrietan. Larraulgo udaletxean izen emateko orriak jaso ahal izango dira egunotan. Adunako udaletxean, joan den abuztuaren 8tik eman daiteke izena udal bulegoetan eta irailaren 5ean zabaldu zituzten izen emateak Alkizako udaletxean. Hala ere, Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatean ere jaso daiteke informazio zabalagoa, 943 69 39 30 telefonoan edoaiztondo@aiztondo.eus helbidean.

GISA GUZTIETAKO JARDUERAK

Haurrentzako, besteak, beste, antzerkia, eskulanak, euskal dantzak, skate-patinak, akrobazia eta pilota ikastaroak eskainiko dira. Adunako, Larraulgo eta Alkizako gazte eta helduek berriz, pilates, aerobik eta zumba saioak jasoko dituzte.

Ume eta helduek elkarrekin egiteko jarduerak ere izango dira aukeran. Idazkera digitala eta instrumentu bat jotzen ikasteko banakako klaseak emango dira Alkizan eta familian yoga egiteko aukera emango dute Adunan larunbat goizetan.

Eskaintza honetaz gain, Larraulen, yoga izen emateak, yogavillabona@hotmail.com helbidean edo 605 743 987 telefonoan eta chi kung izen emateko 618 303 582 telefonora hots egin ikastaroak ere eskainiko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!