Tolosaldera ere iritsi dira Ordiziako Azokatik sariak

Ataria 2016ko irailaren 7a

Axun Etxeberriak aipamen berezia jaso du. GOIERRIKO HITZA

Barazki eta fruitu alorrean zein ganadu lehiaketan jaso dituzte sariak baserritarrek.

Azoka Berezia izan dute gaur Ordizian eta zenbait sari iritsi dira Tolosaldera. Asteazkenero azokan egoten direnen artean barazki eta fruitu alorrean aipamen berezia jaso dute Ibarrako Montes etxeak, Tolosako Aldaba Zahar baserriak, Baliarraingo Irabiazpi baserriko Edurne Jauregik eta Gazteluko Usurburu baserriko Axun Etxeberriak.   
 
Ganadu lehiaketari dagokionez, Pirenaika arrazako sariketan, Abaltzisketako Zubeldi-erdi baserriko Lourdes Urkia Aranak hiru lehen sari lortu ditu: 2-3 urte bitarteko bigetan, 7-9 urte bitarteko behietan; eta Aberekin saria, hau da, hazitik sortutako urrixa hoberenarentzat.

Sari nagusia Gazta Lehiaketan banatzen da eta aurten Joseba Intsausti Mujika artzain ordiziarrak jantzi du txapela. Saria banatu ondoren, gazta txapeldunaren erdiaren enkantea izan da eta Asteasun egoitza nagusia duen Okeletxe enpresak eraman du, 8.000 euro ordainduz. Gipuzkoan harategi sare bat dauka Okeletxe enpresak.

Edurne Jauregi, Ordiziako Azokan. GOIERRIKO HITZA

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!