Txapela eta trofeoa, eskualdera

Tolosaldeko Ataria 2016ko irailaren 7a

Xabier Artola eta Idoia Besada, irabazi ondorengo dantzarako lekua hartzen.

Joan den igandean izan zen Donostiako dantza suelto txapelketa, eta Xabier Artola irurarrak eskuratu zuen txapela, Idoia Besada bikote pasaitarrarekin batera.

Maiatzaren lehenarekin hasten da dantza sueltoko denboraldia eta, udaberri girotik urria erdialdea urrun ikusten bada ere, Segurako pilotalekuko oholtzara igoko diren bikoteak hari begira dira aspaldion.

Joan den igandean izan zen atzera kontuko azken hitzorduetariko bat, eta txapeldunaren nahiz txapeldunordearen garaikurrak eskualdera bidea hartu zuten. Xabier Artola irurarrak Idoia Besada bikote pasaitarrarekin irabazi zuen Donostiako suelto txapelketa; bigarren denboraldia dute elkarrekin. Ane Urruzola billabonatarrak, berriz, Iker Sanz lezoarrarekin eskuratu zuen bigarren postua.

Ez zen, gainera, edonolako itxaronaldia izan, epaimahaiaren emaitzarena. Kideen zalantzak eta berdinketa bat medio, bi bikoteek bi aldiz dantza egin behar izan zuten, azken emaitza erdiesteko.

Artolak eta Besadak hobekien jantzitako bikotearen saria ere eskuratu zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!