Bihartik aurrera 'Ataria'ren paperekoa berriro buzoietan

Ataria 2016ko irailaren 5a

Abuztuko atsedenaren ondoren berriro ere Tolosaldeko Ataria-k eguneroko eskaintzari ekingo dio bihartik aurrera. Abuztuak emandakoak egunez egun irakurleak ataria.info webgunean irakurtzeko aukera izan badu ere, paperekoa berreskuratuko du bihartik aurrera. 

Honela, Atarikideek asteartetik ostegunera bitarte euren etxeetan egunkaria jasoko dute eta irailaren 9tik aurrera, ostiraletik, baita Ataria aldizkaria ere. Irratiko programazioari dagokionez, irailaren 19n, astelehenean, ekingo dio ikasturte berriari. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!