Arantza Orbegozo eta German de los Rios artisten lanak ikusgai Zaraten

Ataria 2016ko irailaren 2a

Larunbatean, irailak 3, inauguratuko dute erakusketa, eta irailaren 15era arte egongo da zabalik. Pintura eta eskultura lanak ikusi ahal izango dira Zaratetxen.

Germán de los Rios (1974, Bilbo) autodidakta da, eta bere lanen oinarriak dira ikerketa eta bere ibilbide pertsonala. Bere helburu nagusia publikoa harritzea da, natura eta hiri izaera fusionatzen baitu bere lanetan.

Arantza Orbegozo ibilbide profesional handiko artista da, eta erakusketa ugari ezarri ditu mundu osoan zehar. Gizatasuna da bere obren ezaugarri nagusia. 

Erakusketak honako ordutegia du:

Ostirala: 18:00-20:30

Larunbata: 11:00-13:00/18:00-20:30

Igandea: 11:00-13:00

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!