Aberne filma grabatzen hasi dira

Ataria 2016ko irailaren 1a

Aberne Irati Santiagoren pelikula da, eta dagoeneko hasi dira grabaketa lanetan. Irailaren 5ean amaituko dute filmatzea.

Pelikulan aktore entzutetsuek hartuko dute parte, besteak beste, Felix Arkarazo, Agurtzane Intxaurraga, eta Iñaki Beraetxek. Gainera, grabaketarako estrak behar dituzte; interesa duenak, irailaren 4ean Asteasuko pilotalekura azaldu beharko du, 17:00etatik 21:00etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!