Tolosaldeko kultura ondarea bermatzeko diru laguntzak

Ataria 2016ko abuztuaren 31

Gipuzkoako diputazioko kultura arloak, 110.850 euroko diru laguntza jarriko du Tolosaldeko ondare kulturala eraberritu eta kontsolidatzeko asmoz.

Proiektu eta herri ezberdinetarako diru laguntzak daude diputazioak eman behar dituen laguntzen artean. Gipuzkoako diputaziotik jakitera eman dutenez, diru laguntza hauek zaintza, eraberritze edo kontsolidatzeko beharra duten elementuei ematen zaie. Elementu hauek indar kultural handia duten gauzak izaten dira eta hauen mantentzea beharrezkotzat jotzen da etorkizuneko biztanleek ere memorian izan dezaten iragana.

Proiektu hauen artean, Araxes paper fabrikaren eraberritzeko diru laguntza dago, 22.000 eurokoa. Beste alde batetik, Tolosako Udalak, 11.000 euroko diru laguntza jasoko du Gaztelako atea eraberritzeko.

Berastegiko Udalak, 2.000 euroko laguntza jasoko du Ugalde baserriaren teilatua berritzeko. Orexarrek, 17.000 euro jasoko dituzte Makorre eta Paskualenea baserrien teilatuak eraberritzeko. Horretaz gain, Orexak, 3.000 jasoko ditu Gurutze Santua parrokiaren teilatua berritzeko. Larrauleko Labakane baserriarentzako berriz 14.850 euro.

Amezketan, 18.000 euroko diru laguntza Ugarte elizaren teilatuarentzat eta Elduaienen berriz 6.000 Inturia eta Errotazarrentzat.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!