Altuna sailkatu da finalera

Ataria 2016ko abuztuaren 31

Atzo jokatu zen aspaldiko partez, Jokin Altuna eta Iñaki Artolaren arteko finalerdietako partida. Jokinek, Jose Javier Zabaletarekin jokatu zuen eta 22. tantora iristea lortu zuten Iñaki Artola eta Albisu 18an utzita. Finala, Aimar Olaizola eta Mikel Beroizen aurka jokatuko dute ostegunean Atanon.

Atzokoan ez zen espero bezalako ikuskizunik egon Donostiako Atano frontoian. Huts askoko partida ikusi zen eta pilota gutxien galdu zuen bikotea atera zen garaile. Bi aurrelariak ondo hasi ziren beraien lanak egiten eta tantoak bukatzen. Gero ordea, bikote urdinak hemeretzi pilota galdu zituen, Artolak hamar eta Albisuk bederatzi.

Altunak min hartu zuen ezker besoan joan den astean eta atzo itzuli zen kantxetara. Iñaki Artolak berriz, denbora asko zeraman jokatu gabe, ez baitu udaran jokatzeko aukera askorik izan. Altuna eta Zabaleta bikoteak, Olaizola eta Beroiz izango dituzte parez-pare finalean.

Partidak, 435 pilotakada izan zituen eta 58 minutu inguru luzatu zen partida. Donostiako jendearen erantzuna ona izan zen 400 ikusle inguru elkartuz.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!