Altuna eta Artola, aspaldiko partez

Ataria 2016ko abuztuaren 30a

Azkenaldian ez dute elkarren aurka jokatu Jokin Altuna eta Iñaki Artolak. Gaur, Donostiako torneoko finalerdia jokatuko dute; amezketarrak Zabaleta izango du lagun, eta alegiarrak Albisu.

Jaialdia 22:00etan hasiko da, eta bigarren partida jokatuko dute Altuna eta Artolak. Gainera, ez da nolanahiko norgehiagoka izango, Donostiako torneoko finalean sartzeko txartela egongo baita jokoan.

Jokin Altunak min hartu zuen joan den astean, eta kantxetatik at egon behar izan du azken egunotan. Ordea, gaur lehiatzeko moduan izango da amezketarra. Iñaki Artola ez dabil asko jokatzen uda garaian, eta bere sasoiaren berri emateko balioko du gaurkoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!