2016/09/09 - 2016/09/11 00:00
Ostiralean goizean goiz, Tolosatik irten eta Llauset aterpera igoera ( 2438m ). Usabal kiroldegitik autoz abiatu eta 5 ordu inguruko bidaia ondoren, beste ordu eta erdi oinez. Ostiral gaua aterpean pasako dugu.
Larunbatean, Rusell mendira igoera, 3207 metro ditu, eta 9 ordu inguruko buelta izango da; 800 metroko desnibelarekin. Larunbat gaua ere, aterpean pasako dugu (jatekoa bertan egongo da).
Igandean, Vallibierna mendira igoera, 3056 metro ditu, eta 7 ordu inguruko buelta izango da; 600 metroko desnibelarekin. Estany Llauseteko aparkalekura jaitsi ostean, etxera itzulera.
Eraman beharrekoa: kanpin denda, lo egiteko zakua, estera eta mendirako jana (kanpin dendak Oargin badaude).
Izena emateko info@oargi.org helbidean; azken eguna, irailaren 5a izango da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?