Erromeria, Zaraten

Ataria 2016ko abuztuaren 18a

Azken Muga egitasmoko kideek erromeria antolatu dute larunbat honetarako, Zaraten. Goizetik hasita ekimen andana izango da, jendea Bedaio eta Azkarate arteko mugara bertaratu dadin.

Honako programazioa osatu dute:

11:30. Ote jotzea.

12:00. Inguruko artzainen bilkura eta argazkia.

12:15. Txalaparta eta Araiako albokariak.

14:00. Bazkari herrikoia musikariekin. Prezioa: Helduak 15 euro, umeak 5 euro. Txartelak salgai, Arribeko surtidorean, Beteluko tabernan, Amezketako Behartzanan, Altzoko elkartean, Alegiako Iskinan, Tolosako Turismo bulegoan, eta Bedaioko elkartean.

16:00. Dantzaldia: Aralarko trikitilariak; J.R. Garikano - JI Elias, txistulariak; Udaberri Dantzari Taldeko Fanfarrea; Aiko taldea.

Amaieran, Bedaioko ingurutxoa eta larrain dantza herrikoiak dantzatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!