"Zaintzaileak Zainduz" programa

Ataria 2016ko abuztuaren 16a

Programa honek, 2013. urtetik antzemandako beharrak eta zaintzaileek beraiek bideratutako proposamenak garatu eta lantzen ditu. Horretarako, urtero, Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateko zaintzaile berriekin elkarrizketa mantentzen da.

2013. urtean, zaintzaileen eta zaintzaren inguruan diagnosia egin zen Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatean. Ondorioz, urte berean Zaintzaileak Zainduz izeneko programa abian jarri zen Aduna, Alkiza, Larraul eta Zizurkilen.

Lantzen diren ekintzen artean, honakoak daude: bata, zaintzaile guztiei zuzendutako formazioa ematea, eta bestea, zaintzaileak diren familiakoei biltzeko gunea eskaintzea. Biltzeko gunea familiako zaintzaileentzat zuzendua da eta urte osoan zabalik dago. Aurten, aurreko ikasturteari luzapena emanez, irailaren 12an emango zaio hasiera.

Ikastaroei dagokienez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Sendian programaren bitartez, familiako zaintzaileei zuzenduta bi ikastaro antolatuko dira: bata, Oinarrizko Ezagutzak ikastaroa izango da, non zaintzaren antolaketa, laguntza produktuak, osasun baliabideak, hainbat aspektu legal, eta abar landuko diren. Bestea, erlaxazioa lantzeko ikastaroa izango da: Estresa bideratzen, lasaitzen ikasten. Bertan, ondorengo gaiak jorratuko dira: zer sentitzen dut zaintzen ari naizenean, kontrola galdu gabe zaintzen ikastea, gorputzaz bailatzea lasaitzeko (arnasketa), zaintzailearen harreman sozialak, eta abar.

Programa honen xedea zaintza lana argitara ateratzea, zaintza lanaren inguruan herritarrak sentsibilizatzea, zaintzaileen jabekuntza eskuratzea eta zaintzaren inguruko formazioa lortzea da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!