Lagun giroa eta kiroltasuna nagusi

Ataria 2016ko uztailaren 27a

Azken Muga proiektuko bigarren emanaldia izan zen astelehenean Zarate gainean. 

Lagun giroa eta kiroltasuna nagusitu ziren astelehenean herrikiroletan parte hartu zuten inguruko herriko gazteen artean. Alegia, Altzo, Amezketa eta Araxes bailarako gazteak txingan, sokatiran, korrika, mugalari, oskol bilketan eta tronzan aritu ziren.
 
Musika ere ez zen falta izan eta Nafarroako Aralar musika eskolakoek trikiti doinuak jo zituzten. Azkenik, mahai inguruan bildu ziren 150 lagunek paella handi bat dastatzeko aukera izan zuten Zarate gaineko pagadi azpian.
 
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!