Amaitu da ludoteka Larraulgo, Alkizako eta Adunako haurrentzat. 6-12 urte arteko 52 haurrek eta 3-6 urte bitarteko 30 haurrek hartu dute parte aurtengo edizioan. Hainbat ekintza egin dituzte ekainaren 27tik uztailak 22ra arte, eta jaialdia egin dute azken egunean Larraulen.