Jubilatuentzat irteera antolatu du Aiztondoko Zerbitzuen Mankomunitateak

Ataria 2016ko uztailaren 19a

Eguren Ugarte bodegara eta inguruko herrietara irteera antolatu du jubilatuentzat Aiztondoko mankomunitateak. Irteera urriaren 22an izango da, larunbata, eta izen emateko epea irailaren 22a da. 

Egunaren plangintza honakoa da:

· 08:00: Irteera

· 10:45: Laguardia herria

· 12:00: Eguren Ugarte Bodegan bisita + hiruna ardo dastaketa + pintxo bana

· 13:30: Bazkaria

· 15:00: Labastida herria

· 16:30: Irteera Aiztondoruntz

PREZIOA: 39,00 €

IZEN EMATEA: AIZTONDOKO BULEGOETAN 10:00-12:30

IZENA EMATEKO EPEA: 2016ko IRAILAK 22

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!