Ford konpainiak beste batzuk ere erakarri zituen, General Motors eta Chrysler adibidez. Horregatik Motor City goitizena.
Ford-en arrakasta eta bilakaera Detroit hirian islatu zen, eta urte askotan, bertan, ia amerikar hiritar guztien ametsa -american way of life- errealitate bihurtu zen.
1900 eta 1950 urteetan, hiriko biztanle kopurua 285.00tik 1.800.000 izatera pasa zen, eta oparotasunak liluratuta, hiriaren hazkundea mugagabea bilakatu zen. Garaian gainera, bat-batean autoa izateak, ezezaguna zen lurraldearen beste dimentsio bat erakutsi zuen, urrun zegoena «gerturatuz».
Beherakada, kotxeen ekoizpenaren eta salmentaren beherakadarekin bat dator.
1950 eta 2000 urteetan, populazioa 1.800.000tik 950.000ra jaitsi zen.
1988. urtean, ez zen gidatzeko baimen bakar bat ere luzatu.
1978 eta 1998 urteetan 9.000 baimen eman ziren, etxe berri egiteko. Eraikuntzak eraisteko baimenak 108.000 izan ziren.
1998an, Detroiteko hiri-guneko biztanleen %79a beltza zen, eta hiri inguruko auzo aberatsetako %78a zuria. Hiri-guneko errentaren batez bestekoa, hiri inguruko auzo aberatsetan bizi zirenen %47a zen.
2013an udal gobernuak hiriaren porrota aditzera eman zuen. Geroztik, Detroiteko biztanle oro, udalak zehaztutako eremu mugatu batean bizi da. Bestea hutsik dago, itzalita, utzita.
Hiri zati bat hil egin da...baina hilotza ezin da bertatik eraman.
Gure ondorengoei utziko diegun lurraldea, hilotzez betea ote?
Zenbat Detroit daude Txinan? Eta Europan? Eta Euskal Herrian bertan?
Hazkunde mugagabeak, ondorio neurtu gabeak ditu eta, ia gehienetan, zuzendu eziniko akatsak.