Alkiza, Aduna eta Larraulgo 70 ume inguruk hartzen dute parte Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak antolatzen dituen udalekuetan. Sei urtetik beherakoak ludotekan aritzen dira eta 6 eta 12 urte artekoak udalekuetan. Goizero 09:30tik 13:00etara burutzen dituzte ekimenak eta irteerak egin dituzte hainbat lekutara. Atzo, ume guztiak Larraulen bildu ziren San Fermin eguna ospatzeko.