200 herritar inguru elkartu dira bertan, gaztetxoetatik helduetara, eta goizeko errezoa egin ostean, elkarri zoriondu, eta jatekoa eta edatekoa zuten zain mezkitan bertan. Ramadanaren azken eguna urteko berezienetakoa da musulmanentzat, eta horren adierazle, euren jantzi tradizionalak soinean zituztela joan dira gehienak.