Errandonea nagusitu zaio Peñari

Asier Imaz 2016ko ekainaren 25a

 1 1466880484558
 2 1466880491690
 3 1466880499424
 4 1466880506589
 5 1466880514482
 6 1466880521871
 7 1466880529065
 8 1466880536222
 9 1466880543816
 10 1466880551123
 11 1466880558518
 12 1466880565798
 13 1466880572957
 14 1466880580076
 15 1466880587434
 16 1466880594717
 17 1466880601748
 18 1466880610687

Lau t'erdiko San Joan Txapelketaren finalak jokatu dira gaur Tolosako Beotibar pilotalekuan. Jon Ander Peñak ezker eskua minduta jokatu du, eta ezin izan dio Errandoneari irabazi. Beste finaletan, Zubizarreta eta Egiguren nagusitu dira.

Lehen partida, kadeteen artekoa, parekatua eta txukun jokatua izan da. Egiguren azpeitiarrak txapelketa osoan izan duen sendotasuna erakutsi du. Tantoak landu, oparirik egin ez, tantoa luzatzeko perezarik gabe aurkaria gastatu eta, aukera izandakoan, bukatu. Merezita irabazi dio Mata iruñearrari 22 eta 17.

Bigarren finala, jubenilen artekoa benetan ikusgarria izan da, eta Zubizarreta ataundarrak 22 eta 19 irabazi dio Salaberria goizuetarrari. Kategoriako, oraindik beste urtebete geratzen zaie, bi pilotari onenak dira momentuan eta hala erakutsi dute: partida bizia eta ondo jokatua ikusi dugu, eta era guztietako tantoak eskaini dizkigute. Zail jarri zaio ataundarrari, 7-12 joan baita galtzen, baina buleta emateko lain joko eta gogo izan du; tantoa lortu orduko pilota aldatu eta 19ra joa da zuzenean Zubizarreta. Hartu du saketa Salaberriak eta hurbiltzen hasi zaio. Luzatu hala nekearen arrastoak hasi dira agertzen; kaleak eta baleak apur bat ugaritu dira, eta bazirudien edozeinek irabaz zezakeela. Ataundarrak jakin du halere aldea kudeatu eta 22ra heltzen. Bikaina partida.

Hirugarrenean, nagusien artekoan, jokatu du eskualdeko ordezkari bakarrak, Jon Ander Peña tolosarrak. Asteazkenean Urretabizkaiaren aurka erakutsi zuena erakutsita, bera zen faboritoa hura ikusi genuenontzat. Berak ez baizik eta  berarrak, Ander Errandoneak, eraman du txapela 22 eta 15 irabazita. Sakez egindako sei tantoek, jokoan egindako lauk,  Jon Anderren hamar hutsek eta bere defentsa eta seriotasunak, bi tanto bakarrik oparitu ditu, eman diote garaipena. Partida amaituta jakin dugunez, Peñak ez du baldintzarik onenetan jokatu, bi eskuak minduak zituen antza. Sake errestoetan eta tantoa luzatzen zenean antzematen zitzaion hori: eskua beldurrez sartuz haietan eta tantoa nonahitik azkar bukatu nahian hauetan aritu baita partidan zehar. Bere alde esan behar da, dena ongi egitera behartu duen Errandonea izan duela aurrean, tantoa egitekotan erremate perfektuak egitera behartu duena. Bi sake, Errandonearen bi huts eta egindako hamaika tanto zein baino zein dotoreagoekin heldu da hamabostera. Aurreko asteazkenean, ikaztegietarraren aurka, ez zuen ia huts bat bera egin, eta saiatutako guztia ezin hobeto atera zitzaion; irabazle eguna zuen hura, erdi-hutsak ere txapa gainerako diren horietakoa, burua eta gorputza bete-betean. Gaur ez da hala izan, izugarrizko kalitatea daukala erakutsi digu egindako hamaika tantoetan, baina ez zuen bete-beteko eguna eta hala behar irabazteko. Orduan esandakoa esango dugu halere berriro: etorkizuna du mutilak!

 

Jon Ander Peña

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!