II. Ataria Pilota Txapelketa

Villabona epaile

Ataria 2016ko ekainaren 22a

II. Ataria Pilota Txapelketako azken finalerdiak asteburuan izango dira; finalak uztailaren 2an jokatuko dira Bearzanan.

330 pilotari hasi ziren II. Ataria Pilota Txapelketan, eta 28 bakarrik gelditzen dira. Zazpi final jokatuko dituzten neska-mutilak dira. Sailkatzen azkenak iragan asteburukoak izan ziren. Albiztur, Ikaztegieta, Amezketa, Bidania-Goiatz eta Zizurkilen jokatu ziren azken finalerdiak. Irabazleek aurrera egin zuten, eta galtzaileak, sustoa pasata, hurrengo urtera begira jarri ziren.

Finalak uztailaren 2an jokatuko dira, Villabonako Bearzana pilotalekuan. Lehen edizioan Tolosan jokatu ziren azken partidak, baina Ataria Txapelketa eskualde guztira zabaldu nahi dute antolatzaileek, eta horregatik aldaketa. Esku pilotan eta palaz ariko dira finalistak, zazpi mailatan banatuta. Zaletuei ere bertaratzeko gonbitea luzatzen zaie.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!