275 parte hartzaile elkartu dira goizean irteera puntuan, Trianguloan. Izena 300 inguruk emana zuten. Eguraldia lagun dute, eta aurreko egunetako euririk ez dute izan ibilbide osoan, bai aldiz, eguzkia.
Hernion lehena Hassan Ait Chaou izan da, iazko irabazlea. Bigarren edizio honetan ere txapela Villabonara eramango zuela zirudien. Ismail Razga eta Hamid Ben Daud atzetik ziren, 3 minutu eta 17 segundora. Hasiera bortitza eman dio beraz Ait Chaouk.
Ondoren, ordea, hanketako minez erritmoa jaisten hasi da billabonatarra, Hernion harri bat gaizki zapaldu ondoren. Ismail Razgak Uzturren harrapatzeaz gain, erasoa joz lasterketaren burua hartu du. Hortik aurrera aldea zabaldu besterik ez du egin 21 urteko santurtziarrak, maratoi ikusgarria eginaz.
Emakumeen lasterketak ez du horrelako emoziorik izan lehen postuetan. Hasieratik Oihana Kortazar jarri da lasterketaren buruan, eta amaierara bitarte mutrikuarra izan da azkarrena. Aitziber Ibarbiak hala eta guztiz ere handia egin du, bere iazko denbora 12 minutuan hobetu baitu zizurkildarrak, helmugan bigarren sartuz, bost ordu azpitik.
Gizonezkoetan bigarren postuan eskualdeko beste korrikalari bat sartu da, ezustekoa emanaz: Iker Karrera. Amezketarra oraindik eta ibilbide luzeagokoetako lasterkaria da, baina etxean gogotik saiatu da eta saria lortu du. Eskualdeko lehena bera izan da, Ion Azpiroz berastegiarraren eta Iñaki Olano altzotarraren aurretik.
Aipatu, ibilbidean eta helmugan jende ugari elkartu dela korrikalariak txalotzera. Ismail Razga irabazleak amaieran esan duen bezala, Uzturren adibidez jendetzaren elkartu da. Santurtziarrak bezala, beste partaide guztiek ere berotasun hori nabaritu dute.
Esteka interesgarriak
Ibilbide osoko argazki galeria
Sailkapenak 2016
Gizonezkoa
1. Ismail Razga (Santurtzi) 4:04:43
2. Iker Karrera (Amezketa) 4:16:30
3. Javi Dominguez (Gasteiz) 4:22:45
4. Hamid Ben Daud (Castro Urdiales) 4:22:53
5. Miguel Angel Sanchez (Petrer) 4:24:30
6. Mikel Etxeberria (Zumaia) 4:30:48
7. Ion Azpiroz (Berastegi) 4:31:00
8. Unai Santamaria (Hernani) 4:32:52
9. Iker Zurutuza (Idiazabal) 4:36:07
10. Jokin Garai (Oñati) 4:37:44
11. Igor Amantegi (Urnieta) 4:43:12
12. Iñaki Olano (Altzo) 4:43:35
Emakumeak
1. Oihana Kortazar (Mutriku) 4:50:06
2. Aitziber Ibarbia (Zizurkil) 4:58:36
3. Elena Calvillo (Beasain) 5:05:52
4. Monica Grajera (Alkiza) 5:33:18
5. Leire Baraibar (Zumaia) 5:58:08
Eskualdeko lehenak
Aitziber Ibarbia eta Iker Karrera
Sailkapena 2015
Gizonezkoa
1. Hassan Ait Chaou (Villabona) 4:08:31
Emakumezkoa
1. Oihana Kortazar (Mutriku) 4:53:40