Erresistentziaren oroimena eta aztarnen bila ibiltzeko auzolandegiak

Jon Miranda Labaien 2016ko ekainaren 21a

Ekainaren 26ra arteko epea dago auzolandegietan izen emateko.

18-30 urte bitarteko gazteei bideratutako auzolandegia da; gazteak auzolanaren dinamikara hurbiltzea eta Euskal Herriko oroimen historikoa berreskuratzea helburu dituelako. Horrez gain, euskara hutsean izango dela aipatu beharra dago.

Uztailaren 11tik 23ra bitartean egingo da Asteasun, Adunan eta Zizurkilen. Lehenengo erresistentziaren gune izan ziren hain zuzen ere Tolosaldeko hiru herri horietako gatazka guneak Gerra Zibilean. Auzolandegi honetan, mendi aldean gelditzen diren trintxerak eta aztarnak garbitu eta arkeologikoki dokumentatuko dira. Hitzaldiak, bisita gidatuak eta beste hainbat ekimen egongo dira.

Ekainaren 26ra arteko epea dago izen emateko. 19 gaztek hartu ahal izango dute parte auzolandegian eta izen emateko, hbravo@aranzadi.eus helbidera idatzi beharko da. 150 euroko prezioa du auzolandegiak eta egonaldi guztiko mantenua, loa eta otorduak sartzen dira. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!