II. Ataria Pilota Txapelketa

Finalari begira

Ataria 2016ko ekainaren 15a

II. Ataria Pilota Txapelketa azken txanpan sartu da; uztailaren 2an jokatuko diren finalak osatzen hasi dira.

Benjaminek, alebinek, eta infantilek final erdiak jokatuko dituzte asteburuan, eskuz. Bizi-bizi doa txikienen txapelketa, eta partida ikusgarriz beterik. Alaitasuna eta tristura gero eta nabarmenagoak dira partida amaieretan.

Finalean daudenak Uzkudun-Agirre eta Arrieta-Otegi dira, alebin mailan, palaz. Elizegi-Herrero eta Aranburu-Urkola ere txapelaren lehian sartu dira, infantiletan, palaz. Finalak, uztailaren 2an jokatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!