Behin betiko epai irmoa

Tolosaldeko Ataria 2016ko eka. 8a, 14:01

EAEko Auzitegi Nagusiak behin betiko epai irmoa eman du aktak euskara hutsean bidaltzea zilegi dela ebatziz; Irurakoak lehen aurrekaria ezarri zuen.

«Honekin behin betiko amaitzen da gai honek epaitegietan egin duen bidea, oraindik zabalik dauden gainerako epaiak ebazteko irizpidea ezarri duelako EAEko Auzitegi Nagusiak», honela jakinarazi du Uemak, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak behin Aramako Udalak euskarazko akten inguruko ebazpena ezagututa: «Euskarazko aktak egitearen aldekoa da ebazpena, eta irmoa, kontrako helegiterik onartzen ez duena».

Aramako Udalari emandako erantzunaren aurretik ere, Tolosaldean sortu zen lehen aurrekaria, 2015eko urriaren amaieran Irurako Udalaren aldeko epaia eman zuen EAEko Auzitegi Nagusiak.

Carlos Urkijo EAEko Espainiako Gobernuko ordezkariak hainbat udalen aurka martxan jarritako auzibideek beraz erantzun bera izango dutela azpimarratu dute Udalerri Euskaldunen Mankomunitatetik.

«Epaiaren argudio nagusia da euskara ofiziala dela EAEn, eta Euskararen Legeak euskaraz jakitera behartzen duela administrazio publikoa, eta Espainiaren Gobernu Ordezkaritza ez dela ari hori betetzen, dokumentazioa gaztelera hutsean bidaltzea bezain legezkoa delako euskara hutsean bidaltzea», argitu dute Uematik. Baita gaineratu ere, «administrazio publikoak, Euskararen Legea onartu zenetik urte asko igaro direnean (10/1982), euskaraz aritzeko eta euskarazko dokumentazioa ulertzeko bitartekoekin hornituta egon behar duela, alegia».

 Carlos Urquijo-k ipinitako errekerimendu eta helegiteak jasotzen dira jarraian. (Iturria: Onintza Irureta.  Argia aldizkaria, 2015-03-01)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!