Sei domina Euskadiko Txapelketan

Ataria 2016ko eka. 7a, 16:35

Argazkia: Tolosa Atletismoa

Tolosa Atletismo taldeko hamasei atleta izan dira Donostian jokatutako lehian; taldetik partaide guztiak zoriondu dituzte.

Absolutu mailako Euskadiko Atletismo Txapelketa jokatu zen iragan larunbatean, Donostian. Tolosa Atletismo taldeko kideak bertan izan ziren, ordezkaritza zabalarekin gainera. Kolore urdinarekin hamasei atleta aritu ziren lehian, banaka, eta emaitza bikainak lortu zituzten: sei domina. Horietatik bi urrezkoak izan ziren, Aitor Zabalak 100 metrotan eta Lander Gilek 110 hesietan lortutakoak. Zilarrezko eta brontzezko dominak ere bina izan ziren. Tolosa Atletismo taldetik atleta guztiak zoriondu dituzte, Euskadi mailako lehia garrantzitsuenera sailkatzeagatik eta emaitza ederrekin etxera itzultzeagatik.

DOMINAK

Aitor Zabala
100m    Urrea     10"87
200m    Zilarra     21"99


Lander Gil
110h    Urrea    14"81
400h    Bosgarren    54"02


Maria Lasa
400h    Zilarra     1.04.20


Paula De Juan
400 h    Brontzea    1.05.96


Eunate M. Rituerto
Altueran     Brontzea     1.55m


BESTE EMAITZAK:
Maddi Lillo
100m-200m     13"03-26"95


Ane Etxeberria
200m        27"21

Laura Biurrun
100m-200m    13"24-27"68

Ainhoa Gibelalde
200.         27"87

Maddi Perurena
400 h.         1'08"75

Izaro Perurena
800.         2'20"78

Ander Uranga
100.         11"41

Jon Ander Aurkia
200.         23"45

Sergio Roman
5000         15'22''63

Ander Etxeberria
5000.         15'59"17

Gorka Lasa
Altuera, 3 nulo     1.75n.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!